French (Fr)GasconEspañolBasque

Suivez l'actualité de Vasconia sur les réseaux sociaux

picto-youtube

vignette-youtube
picto-facebook

Larunbata, abendua 16, 2017

Vasconia, nire herrialdeko sagarrak, Gaskoiniakoak

Tokiko ekoizpena aukeratzea…
Pirinioetako lautadan ekoizten dira Vasconia sagarrak; garai batean Gaskoinia zeritzon euskal lurralde osoaren benetako izaera dute. Landen, Euskal Herriaren eta Biarnoren artean, Gaskoinia Akitaniako lur historiko eta gozozalea da.

…tokiko kontsumo eko-arduratsu baten alde
Vasconiak ideia sinple bat du oinarri: gure sagarrak tokian tokikoak direla bermatzea kontsumitzaileari. Tokian toki ekoiztea tokian toki kontsumitzeko leman oinarritzen da garapen iraunkorra. Modu horretan, erosteko moduak ingurumenean eta tokiko jarduera ekonomikoan duen eragina murrizten du. Ibilbide luzeko garraioaren ondorioz sortzen diren CO² isuriak txikiagotzen dira. Bada, tokiko nekazaritzari eta horren erabilerari balio handiagoa ematen zaio.

Konpromisoa hartu duten ekoizleak
Gaskoiniako sei ekoizleak eta beren kooperatibek euren ekoizpenaren zati bat tokiko kontsumorako izango dela erabaki dute. Duela 10 urtez gero, gure ekoizleek metodo ekologiko ziurrak aplikatu, eta, era berean, kalitate handiko frutak bermatzen dituzte. Euren ustiategiek "zuhaitz-baratze eko-arduratsu" izeneko ziurtagiriak dituzte.