French (Fr)GasconEspañolBasque

JP LASBISTES et Régis DURAND

Loïc DESTAILLATS

Jean-louis DESTAILLATS

Claude et Pierrette COUSTILLE

Laurent BOSSERT

Jean-Louis TISSIER

Asteartea, apirila 24, 2018

Gure ekoizleak - Jean-louis DESTAILLATS

"Jendeak gure laborantzak egiaz nolakoak diren deskubritu eta harritu egiten dira zenbaterainoko zaintza eskaintzen diegun ikustean, baita zapore-barietate ugari dagoela jakitean ere: hartu berri den sagar bati hozkara ematearen plazera gogoratu eta bilketen erritmoei garrantzi gehiago ematen diete."

Jean-louis DESTAILLATS, 53 urte
Monségur-eko ekoizlea (40700)

Galde-erantzunak

Ustiategiaren fitxa

Jardueraren hasiera-data: 1991n sortutako sagarrondo-laborantzaren jarduera, bertan zegoen ustiategi batean

Langileak: 2 ustiatzaile eta 8 sasoiko langile

Laborantza: sagarrondoak, baita artoa eta arto-haziak ere

Gizarte+: Monségur-eko udalbatzako kide ohia, tokiko nekazaritzaren garapenaren alde modu oso aktiboan egiten du lan

 

Noiztik zara sagar-ekoizle?
1991z gero, baina nire ustiategia aspalditik existitzen da arto eta hazi-artoen laborantzarako. 1979an hasi nintzen bertan lanean, nire aitona René Minbielle-k 1895ean hasitako jarduerarekin jarraitzeko.

Zer duzu gustukoen zure lanean?
Kontsumitzaileekin izaten ditugun harreman-trukeak produktuak zuzenean saltzen dizkiegunean. Ahotik ahorakoari esker, oso azkar garatu ahal izan dut jarduera. Jendeak interes handia du gure lanbidearen inguruan, eta sagar-barietate bakoitzaren arteko desberdintasunak zeintzuk diren jakin nahi izaten dute. Askok, gainera, barietate gustukoena ere badute, eta sasoia ez denean, ba, itxaron egiten dute!

Nola gustatzen zaizu sagarrak jatea?
Zuhaitzetik zuzenean! Fuji bikolorea eta Rubinette barietateak ditut gustukoen, euren zapore gozoagatik.

Zein mezu eman nahi diezu Vasconia kontsumitzaileei?
Gero eta kontsumitzaile gehiago gerturatzen da baserrietara ekoizleari produktuak erosteko, ahateak, barazkiak eta frutak, esaterako. Horri esker, produktua nondik datorren argi eta garbi dakite, eta ziur daude askotan zapore hobeko produktuak izango dituztela. Vasconian, guk proposatzen duguna: hurbiltasuna eta kalitatea.