French (Fr)GasconEspañolBasque

JP LASBISTES et Régis DURAND

Loïc DESTAILLATS

Jean-louis DESTAILLATS

Claude et Pierrette COUSTILLE

Laurent BOSSERT

Jean-Louis TISSIER

Larunbata, abendua 16, 2017

Gure ekoizleak - Jean-Louis TISSIER

"Gure sagar guztiak eskuz biltzen dira, eta amilotxek gure zuhaitz-baratzeak harretatik babesten dituzte, izugarrizko mokofinak dira-eta ! Gure lana natura eta bere funtzionamendua ezagutzea da."

Jean-Louis TISSIER, 45 urte
Lahontan-eko ekoizlea (64270)

Galde-erantzunak

Ustiategiaren fitxa

Jardueraren hasiera-data: 2000. urtean hartu zuen eremua berriz ere Darmena jaun eta andrearekin (50 urte daramatzate ekoizle-lanetan) elkarlanean..

Langileak: 2 ustiatzaile, 2 iraunkor eta 11 sasoiko langile egun osoko lanetan

Laborantza: 20 sagarrondo ha, 40 arto ha, 10 kiwi ha.

Ingurumena+: erreken ertzean egindako zulaketetatik ateratako funtsak, zuhaitz-baratzearen ureztapena mikro-zurrusten bidez.

Gizarte+: Saint-Livrade-sur-Lot (47) hiriko nekazaritza eskolako ikasleak hartzen ditu langile gisa

 

Noiztik zara sagar-ekoizle?
1985ean hasi nintzen ustiategi honetan sasoiko lanetan, 16 urte nituela. 1988an soldatapeko langile bihurtu, eta 1991n ekoizpenaren arduradun egin naiz, 2000. urtean Darmena jaunarekin elkartu baino lehenago.

Zer duzu gustukoen zure lanean?
Zuhaitzaren gida-modua, ustiategiaren segimendua urte osoan zehar. Nahiago dut kalitatea kantitatearen aldean; nire zaletasuna teknika da, zuhaitzaren hazkuntza.

Nola gustatzen zaizu sagarrak jatea?
Zuhaitzetik hartu eta zuzenean hozkadaka; bereziki Fuji bikolorea eta Royale Gala barietateak ditut gustuko. Belchard Chantecler sagarrak garranztasun-gustua izaki, nahiago dut hostore on batekin egindako tartan jan.

Zein mezu eman nahi diezu Vasconia kontsumitzaileei?
Jan sasoiko fruta. Errespetatu naturaren zikloak produktu onak eduki ahal izateko.