French (Fr)GasconEspañolBasque

JP LASBISTES et Régis DURAND

Loïc DESTAILLATS

Jean-louis DESTAILLATS

Claude et Pierrette COUSTILLE

Laurent BOSSERT

Jean-Louis TISSIER

Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure ekoizleak - Jean-Pierre LASBISTES eta Régis DURAND

"Gure laborantzak iraunkorrak dira: denbora behar da zuhaitzak hazi eta taxutzeko. Gure lanbidea behaketan oinarritzen da, teknikak bultzatzen gaitu etengabe hobetzeko moduak bilatzera."

Jean-Pierre LASBISTES eta Régis DURAND, 54 eta 56 urte
Gouze-eko ekoizleak (64300)

Galde-erantzunak

Ustiategiaren fitxa

Jardueraren hasiera-data: 1987

Langileak: 2 ustiatzaile kide, ahaidetasunik gabeak

Laborantza: sagarrak, zerealak (artoa), kiwia

Gizarte+: Régis Durand udalbatzako kide ohia da. Durand eta Lasbistes ekoizleek enpresari-talde bat antolatu dute beste 4 ustiategirekin, egun osoko langileak kontratatzeko. Euren lana eskualdatzeko jende bila dabiltza.

Ekonomia+: zuzeneko salmenta euren dendan eta baserrian.

 

Noiztik zara sagar-ekoizle?
Baterako ustiategien nekazaritza-taldean (GAEC) partzialki sartu ginen 1987an, baina Régis lanean ari da 1978az gero eta Jean-Pierre 1975tik.

Zer duzu gustukoen zure lanean?
Sagarraren lanbidea beste laborantzak baino aberasgarriagoa da teknikaren aldetik; zorrotzagoa da. Hori da gure jardueratik gustukoen duguna. Gure langile eta sasoiko langileekin dugun harremana ere oso garrantzitsua da guretzat, baita kontsumitzaileekin dugun harreman-trukea ere

Nola gustatzen zaizu sagarrak jatea?
Zuhaitzetik zuzenean zuhaitz-baratzetik igarotzean. Bilketan sagarrak dastatzean, onak bezain ederrak diren jakiten dugu. Hala izaten dira askotan Belchard Chantecler eta Fuji bikolorea barietatea.

Zein mezu eman nahi diezu Vasconia kontsumitzaileei?
Dastatu gure Vasconia sagarrak: zaporea eta poltsikoa irabaziko duzue! Etorri gure zuhaitz-baratzeak bisitatzera baita ere, eta gure baserriko produktuak dastatzera.