French (Fr)GasconEspañolBasque

JP LASBISTES et Régis DURAND

Loïc DESTAILLATS

Jean-louis DESTAILLATS

Claude et Pierrette COUSTILLE

Laurent BOSSERT

Jean-Louis TISSIER

Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure ekoizleak - Loïc DESTAILLATS

"Nire benetako grina zuhaitz-baratzeetako teknika da. Sagarraren laborantzak hainbesteko arreta eta pazientzia eskatzen du, ezen lan gehiena eskuz egiten baiten, ez dago mekanizaziorik."

Loïc Destaillats, 29 urte
Monségur-eko ekoizlea (40700)

Galde-erantzunak

Ustiategiaren fitxa

Jardueraren hasiera-data: 2007an sortua

Langileak: ustiatzaile bat eta 8 sasoiko langile; gurasoen ustiategikoetan ere lan egiten dute

Laborantza: sagarrondoak, baita artoa eta arto-gozoa ere

Gizarte+: ustiatzaile gazte zale bat

 

Noiztik zara sagar-ekoizle?
2007az gero, baina sagarrarekin lanean gurasoekin hasi nintzen, 2002an.

Zer duzu gustukoen zure lanean?
Zuhaitzean egiten den lana! Nire benetako grina zuhaitz-baratzeetako teknika da. Kontsumitzaileekin ditugun harreman-trukeak ere gustuko ditut, eta nire bezero askok gure zuhaitz-baratzetako sagarrak besterik ez dituzte jaten. Sasoiak luzeagoak izatea gustatuko litzaieke sagarrez luzeago gozatu ahal izateko!

Nola gustatzen zaizu sagarrak jatea?
Hozkadaka, zuhaitzetik zuzenean hartu ondoren. Biltzerakoan jaten ditut batik bat, eta nire gustukoena Rubinette barietatea da, bere usain eta kurruskariagatik. Urtsua dela ere esango nuke.

Zein mezu eman nahi diezu Vasconia kontsumitzaileei?
Atera etekina tokiko ekoizpenari: zuen sagarrak benetan nondik datozen jakingo duzue. Etorri gure Vasconia sagarrak dastatzera eta gurekin, ekoizleekin, solas egitera!