French (Fr)GasconEspañolBasque
Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure konpromisoak-ingurumena

Tokiko eta urte-sasoiko frutak kontsumitzean garraioak eragiten duen energia-kontsumoa murrizten da. Gutako bakoitzak garapen iraunkorraren alde egin dezakegun ekintza zehatz bat da.

Kontsumitzaileengandik gertuko diren ekoizleek kalitatearen eta eko-arduratsuak diren irizpide zorrotzei jarraiki ekoizten dituzte Vasconia sagarrak. Gure ekoizleek  hamar urte baino gehiago daramatzate "Fruta Ekoizpen Integratuaren" filialean, eta ekologikoki bideragarriak diren metodoak erabiltzen dituzte kalitate handiko frutak bermatzeko.

Vasconiaren konpromisoak ingurumena babesteko:

  • Vasconiaren ustiategi guztiek dute zuhaitz-baratze eko-arduratsuen ziurtagiria.
  • Laborantzarako erabiltzen ditugun metodoei esker, zuhaitz-baratzeen eta biodibertsitatearen oreka ona da.
  • Modu biologikoan egiten diegu aurre bereziki kaltegarriak diren sagar-arrari eta armiarma gorriari: adibidez, amilotxentzako habia-kaxak jartzen ditugu gure zuhaitz-baratzeetan, berez arrak jaten baitituzte.
  • Ekoizteko erabiltzen ditugun moduek ez dute inolako arriskurik arbolazaintzako nekazarien eta kontsumitzaileen osasunerako eta segurtasunerako.
  • Gure sagarrak langile kalifikatuek jasotzen dituzte eskuz.
  • Vasconia sagarrak, nola ez, bertakoak direla bermatzen dugu, eta trazabilitate osoaz arduratzen gara.
  • Vasconia sagarrak tokian toki banatzen dira barietate bakoitzaren bilketa-sasoiaren arabera.
  • Enbalajerako erabiltzen ditugun paper eta kartoiak modu iraunkorrean kudeatzen diren basoetatik datoz. Jendearengana iristeko birziklatutako papera erabiltzen dugu euskarri gisa; Imprim'vert izeneko tokiko inprimatzaile bat arduratzen da inprimaketaz.
  • Tokian toki ekoitzi eta banatzean, distantzia luzeetako garraioak eragiten dituen CO² isuriak murrizten laguntzen dugu.