French (Fr)GasconEspañolBasque
Asteartea, apirila 24, 2018

Gure konpromisoak- tokian tokiko ekoizpena

Gure elikagaien gehiegizko industrializazioa eta behin eta berriro jazotako elikagai-krisiak direla-eta, gauzen benetako zaporea berriz aurkitu beharko genuke. Tokiko-jale mugimenduari edo AMAP (landa-nekazaritza babesteko elkartea) elkarteari jarraiki, Vasconia sagarrak Pirinioetako lautadako lurraldean bertan ekoiztu eta saltzen dira.

Tokian tokiko ekoizpena
Kontsumitzaileei gure Vasconia sagarrak tokikoak direla bermatzen diegu. Gure ekoizleek bertakoak izateaz gainera, natura eta gizakia errespetatzen dituzten laborantza-printzipioak jarraitzen dituzte duela 10 urtez gero.

Hobeto kontsumitzen laguntzea
Landen, Euskal Herriaren eta Biarnoren artean, gure kontsumitzaileek hainbat Vasconia sagar-barietate eros ditzakete, gustuaren eta sukalderako duten kalitatearen arabera tokian tokiko ekoizleek sailkatutakoak. Hurbiltasun eta kalitate bermea guztiontzat.

Loturak sortzen
Gauzen benetako zaporea berreskuratzea antzinako lurrak eta tokiko egiteko moduak ezagutaraztea ere bada. Gure ekoizleak euren ekoizpenaren zati bat tokiko kontsumorako izateko konpromisoa hartu eta elkarte batean batu dira, Vasconia, Lahontan herrian (64). Elkartearen helburua da kontsumitzaileak ekoizleengana gerturatzea, Vasconia sagarrak bertakoak direla bermatzeaz gainera, askotan ezezaguna zaigun, pazientzia eskatzen duen eta naturaren maitale den lanbide bat ezagutarazteko.

Tokiko ekonomiari eustea
Tokiko ekoizpenari balioa emanez, Vasconiak gure zuhaitz-baratzeen iraunkortasunaren alde egiten du. Tokiko nekazaritza sustatzen da, sagar-ekoizleek euren jardueraz bizi eta horri zuzenean lotzen zaizkion lanak babestu ahal izateko. Lan horiek dira, besteak beste, zuhaitzen inausketa eta fruten bilketa, kalifikazio jakin bat eskatzen dutenak.
Vasconia sagarrak, gero, banatu egiten zaizkie tokian toki birsaltzeko konpromisoa duten tokiko fruta eta barazkien profesionalei.

Azkenik, Vasconiak tokiko enbalaje-hornitzaile, inprimatzaile eta hornitzaileengana jotzen du jendearengana jo eta sagarrak merkaturatzeko.

En savoir plus…

Le mouvement locavore
Né en 2005, ce mouvement est originaire de San Francisco. Les locavores sont des personnes qui choisissent de ne consommer que des aliments produits dans un périmètre d’environ 200 km.

Les AMAP
Les Associations pour le maintien d’une agriculture paysanne proposent une relation directe entre consommateurs et agriculteurs. Les consommateurs s’engagent sur une durée de plusieurs mois à acheter chaque semaine un panier composé par l’agriculteur de produits de saison issus de sa ferme.