French (Fr)GasconEspañolBasque
Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure sagarrak -gure errezetak - Euskal entsalada Vasconia sagarrekin

Euskal entsalada Vasconia sagarrekin

Entsaladetan – 4 perts.
Osagaiak

  • 2 Vasconia Granny Smith–Délisdor® –Fuji sagar
  • 6 urdaiazpiko xerra
  • Euskal ardi-gazta
  • Tomate konfitatuak
  • “Sucrine” uraza
  • 4 tomate adar lotuta
  • Gatza, piperbeltz
  • Ozpin baltsamikoa, oliba-olioa

Prestaketa
Zuritu eta moztu Vasconia sagarrak fin-fin. Moztu euskal gazta fin-fin. Moztu urdaiazpiko xerrak 2 zatitan, luzeran. Moztu tomateak zatitan, ez oso lodi. Prestatu ozpin-olioa: ziape koilara txiki bat, 2 koilara handi ozpin baltsamiko eta 4 koilara handi oliba-olio. Gehitu gatza eta piperbeltza.

Aurkeztu altua baino zabalagoa den bol batean, eta ipini uraza-hostoak, tomate zatiak eta sagar-zatiak; nahastu ozpin-olioarekin. Jarraian, gehitu gainean Vasconia sagar-zati batzuk, urdaiazpiko-xerrak, euskal gazta eta tomate konfitatu batzuk. Zerbitzatu giro-tenperaturan.