French (Fr)GasconEspañolBasque
Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure sagarrak -gure errezetak - Odolkia Vasconia sagarrekin eta sagardo gozo saltsarekin

Odolkia Vasconia sagarrekin eta sagardo gozo saltsarekin

Zartaginean – 4 perts.

Osagaiak

  • 5 Vasconiaren Rubinette sagar
  • 4 odolki
  • Gatza, piperbeltz
  • 30 g gurin
  • 40 cl sagardo gozo oso lehor
  • 20 cl esnegain likido
  • 1 koilara txiki txahal-salda hauts

Prestaketa
Zuritu eta moztu Vasconia sagarrak zati ez oso lodietan. Urtu gurinaren erdia zartaginean, eta sueztatu sagar-zatiak urtsuak egon arte. Gorde berotan.

Prestatu sagardo gozo saltsa. Ipini sagardoa kazola batean su handitan 3 edo 4 sagar-zatirekin (txikiago moztuta), utzi irakiten, gehitu txahal-saldaren hautsa, eta nahastu. Gehitu esne-gaina, eta utzi su txikitan 5 minutuz.

Zatitu odolkiak xerretan, sueztatu zartaginean 5 minutuz: lehenengo su handitan minutu batez, eta gero su baxuan.

Aurkeztu odolki-xerrak eta sagar-zatiak oso sakona ez den plater batean, eta busti sagardo gozo saltsarekin. Zerbitzatu bero-bero.