French (Fr)GasconEspañolBasque
Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure sagarrak -gure errezetak - Vasconia sagarren konpotaz eta ore gozoaz egindako tarta

Vasconia sagarren konpotaz eta ore gozoaz egindako tarta

Pastela - 6 perts. – Erreketa : 35 min 180°C – 6- termostatoa

Osagaiak

  • 1 kg Vasconiaren Royal Gala edo Belchard Chantecler edo Rubinette sagar *6 sagar gutxi gorabehera
  • 50 g kanabera-azukre hauts
  • 20 g gurin
  • limoi baten zukua

Ore gozorako:

  • 100 g irin
  • 100 g azukre hauts
  • 75 g gurin
  • Gatz  pixka bat

Ore gozoa egiteko
Egurrezko koilara batez, nahastu irina, azukrea eta gatza bol batean. Urtu pixkatxo bat gurina, gehitu orera, eta nahastu esku hatzen puntarekin. Egin bola homogeneo bat, utzi plater sakon batean, eta estali film gardenaz 2 orduz gutxi gorabehera, hozkailuan gordetzeko (presa izanez gero, urrats hau egin gabe utz daiteke).


Prestaketa
Atera zukua limoiari. Zuritu eta moztu Vasconia sagarrak goitik behera, zatitan.Ipini sagar-zatiak apur bat sakona den plater batean, eta gehitu limoi-zukua. Urtu 20 g gurin zartaginean, eta sueztatu sagar-zatiak. Gehitu 50 gr kanabera-azukre su ertainean. Sagar-zatiak kolore hartu eta urtsu egiten diren bezain pronto, atera sutik eta utzi alde batera.

Erreketa
Koipetu moldea gurinez, eta ipini bertan Vasconia sagar-zatiak epelak daudela. Xehatu ore gozoa gainetik, sagarrak estaliz. Sartu labean 35 minutuz 180°C-ra. Labera sartu eta 10 minutura, atera platera eta eskuarekin azukreztatu platera pixka bat; sartu labean erreketa amaitu arte.
Zerbitzatu epel, eta gozozaleentzat esne-gain koilara batekin.