French (Fr)GasconEspañolBasque
Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure sagarrak -gure errezetak - Vasconia sagarren konpota merengez estalita

Vasconia sagarren konpota merengez estalita

Labean – 4/6 pertsona
Osagaiak
Konpotarako

  • 1 kg Vasconiaren Kanadako errege-sagar grisa edo Rubinette sagar
  • 2 koilara handi azukre hauts
  • Baso erdi bat ur
  • Limoi erdia
  • Banilla-zaporedun azukre poltsa erdia

Merengerako

  • 4 zuringo
  • 250 g azukre hauts
  • 30 g gurin
  • 1 koilara handi irin

Vasconia konpota egiteko
Zuritu eta moztu Vasconia sagarrak goitik behera, zatitan. Ipini kazola edo eltze batean, gehitu 2 koilara handi azukre eta banilla-zaporedun azukrea. Busti limoi erdi baten zukuaz eta baso erdi bat urez (gehiago ez). Estali guztiz kazola edo eltzea, eta berotu su ertainean 5-10 minutuz, sagarrak biguntzen hasten diren arte. Aldendu sutik, kendu estalkia, eta nahastu sagarrak zatitxoak dituen konpota edo konpota fin bat lortu arte, nahi bezala. Ipini konpota tarta-platerean edo moldean, eta utzi giro-tenperaturan.


Merengea egiteko
Irabiatu 4 zuringoak elur puntuan irabiagailu elektrikoaren laguntzaz ontzi sakon-sakon batean, gatz pixka batekin. Gehitu pixkanaka azukre hautsa, koilaraka, zuringoak irabiatzeari utzi gabe. Lodi-lodi daudenean, estali konpota-platera merenge geruza eder batez.
Sartu labean 30/45 minutuz 120°C-ra. Atera labetik merengea txigortzen denean. Utzi hozten, eta zerbitzatu epel.