French (Fr)GasconEspañolBasque
Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure sagarrak -gure errezetak - Vasconia sagarrak labean

Vasconia sagarrak labean

Labean – 6 perts.
Osagaiak

  • 6 Vasconiaren Kanadako errege-sagar grisa edo Rubinette - Royal Gala sagar
  • 100 g azukre beltz
  • 1 poltsa banilla-zaporedun azukre
  • Kanela
  • Gurin gozoa

Prestaketa
Kendu sagarraren bihotza eta haziak sagar-hustugailuaz edo laban fin batez, amaierara iritsi gabe. Jarri sagarrak molde batean, estu-estu. Nahastu azukre beltza eta banilla-zaporedun azukrea. Bete hustutako zulo bakoitza gurin zatitxo batekin, azukreen nahasketaren koilara txiki batekin eta kanela pixka batekin. Gehitu gutxi gorabehera baso bat ur ontzian, eta sartu labean 30/40 minutu 180°C-ra, sagarren tamainaren arabera.

Zerbitzatu bero edo hotzean. Sagarren bihotzak nahi duzun marmeladarekin bete daitezke (Itxasoko gerezi beltzena, mulixkena…) edo intxaur edo hur eta mahaspasekin.