French (Fr)GasconEspañolBasque
Asteartea, apirila 24, 2018

Gure sagarrak -gure errezetak - Vasconia sagarren konpotaz eta ore gozoaz egindako tarta

La Tourtière Vasconia sagar-tarta

Vaquier jaunaren errezeta (la Tourtière gozo-denda, 12 St-Vincent kalea, Dax (40)

Pastela - 6 perts. – Erreketa: 30 min 180°C-ra Osagaiak

Hornigaiak: :

  • 1kg Vasconiaren Royal Gala edo Belchard Chantecler edo Rubinette sagar
  • 125 g azukre hauts
  • 10 cl Armagnac
  • 1 poltsa banilla-zaporedun azukre

Orea:

  • 250g irin
  • 125g gurin bigundu
  • Baso erdi bat ur
  • Gatz  pixka bat

Orea egiteko
Bota irina euri balitz bezala, eta gehitu pixkanaka ur gazi pixka bat bola bat egin baino lehenago. Irineztatu lan egin behar duzun mahaia, eta zabaldu orea arrabolaren laguntzaz. Nahiko fina geratu behar da. Zabaldu bigundutako gurina orearen azalera guztian, tolestu lau ertzak, eta utzi 80 minutuz.

Prestaketa
Zuritu eta moztu Vasconia sagarrak fin-fin. Bota gainetik banilla-zaporedun azukrea. Busti Armagnac-arekin, eta ongi nahastu. Zabaldu berriz ere orea pausaren ondoren, tolestu hirutan, eta egin 6 aldiz gauza bera, 10 minutuko pausa eginez txanda bakoitzean. Busti Armagnac-az.
 
Koipetu tarta-moldea gurinarekin, zabaldu orearen erdia, moldea eta ertzak ondo estaliz. Ipini sagar-zatiak, estali orearen beste zatiarekin eta zabaldu gogoz orea.Itxi orearen ertzak irineztatutako sardexka baten laguntzaz.

Erreketa
Labean 30 min 180°C-ra, eta azukreztatu labetik ateratzerakoan.
Zerbitzatu epel.