French (Fr)GasconEspañolBasque
Ostirala, urtarrila 19, 2018

Gure sagarrak -gure errezetak - Foie grasa zartaginean egin eta ogi-xerran Vasconia sagarrekin

Foie grasa zartaginean egin eta
ogi-xerran Vasconia sagarrekin

Zartaginean – 6 perts.
Osagaiak

  • 6 Vasconia Rubinette sagar
  • 6 foie gras gordin xerra (freskoa edo izoztua)
  • 50 g gurin
  • Gatza, piperbeltz
  • 1 koilara handi irin
  • Tipula konfitatua
  • 6 osoko ogi-xerra

Prestaketa
Zuritu eta moztu Vasconia sagarrak xafla lodietan.
 Urtu gurinaren erdia zartaginean, eta sueztatu sagar-zatiak txigortu eta urtsuak egon arte. Gorde berotan.
Prestatu 6 osoko ogi-xerrak, tipula konfitatua, epela, ogi-xerretan zabalduz. Gorde giro-tenperaturan.
Bota irina, gatza eta piperbeltz pixka bat foie-gras gordin xerretara. Urtu beste gurin erdia zartaginean, ipini xerrak, eta txigortu 2 minutuz alde bakoitzeko.


Ipini foie-grasa tipula konfitatua duten ogi-xerretan, eta jarri gainean Vasconia sagar-zatiak. Gehitu gatz fin pixka bat. Zerbitzatu berehala.